logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bideo batek Vitoria-Gasteiz Trail mendi lasterketaren berri emango du telebistan eta sare sozialetan


Ampliar

Helburua da irailaren 29an egingo den proban Euskaditik kanpoko parte hartzaile gehiago izatea

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 22a.- Bideo baten bidez, Vitoria-Gasteiz Trail mendi lasterketaren berri emango dute hurrengo asteetan bai telebistan, bai sare sozialetan. Helburua da proba ezagutzera ematea eta Euskaditik kanpoko parte hartzaile gehiago erakartzea. Luis Alberto Hernando, Trail Runningeko munduko txapelduna, eta Martin Fiz, maratoiko munduko txapelduna, izango dira Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz egindako bideoaren protagonistak.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak eta Eduardo Martínez Vitoria-Gasteiz Trail probaren zuzendariak aurkeztu dute gaur bideoa prentsaurrekoan, eta adierazi dute espero dutela hari esker “mendiko lasterketen ehunka zaleri erakutsi ahal izatea nagusiki Gasteizko mendietatik igarotzen den ibilbidearen edertasuna”.

“Kirol proba hau Euskaditik kanpo ezagutzera eman nahi dugu, eta era horretan, beste erkidego eta herrialde batzuetatik datozen parte hartzaile gehiago izatea lortu”. Ekintza honen helburu nagusia da mendi lasterketa honek ahalik eta eragin positibo handiena izatea hiriko eta lurraldeko turismo sektorean, alegia, hoteletan, jatetxeetan, saltokietan etab. erreserbak eta salmentak izatea”, azaldu du Cristina Gonzálezek.

Prentsa oharra jaitsi ezazu