logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Martxoaren 3ko biktimen elkartea babesteko adierazpena Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordean

Partekatu berria
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, bost langile hilda eta ehun pertsona baino gehiago zaurituta gertatu ziren greban zeuden langileen batzar bat egiten ari zen eliza bat husterakoan polizia armatu espainiarrak egindako tiroen ondorioz.

Giza eskubideen urraketa larriak konpontzeko eginbeharra nazioarteko ohiturazko zuzenbideko arau bat da. Hala ere, gertakari haietatik 43 urte geroago igarota, eraildako pertsonak oraindik ez dira poliziaren indarkeriaren biktimatzat aitortuak izan espainiako justiziaren aldetik eta haien ahaide eta hurbilekoek ezin izan dute osorik egikaritu oraindik egia, justizia, konponketa eta berriro ez gertatzeko bermerako beren eskubidea.

Egoera horretan, Arabako erakundeek auzitegietan aurkeztutako kereilek aurrera egin ez dutenez gero, Martxoaren 3a Elkarteak adierazi du kasua Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordean aurkezteko asmoa. Batzorde hori aditu independenteek osatutako organo bat da, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren aplikazioa gainbegiratzen duena.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]