logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Stand batean turismoari eta garraioari buruzko informazioa emango diete gaurtik aurrera Final Fourreko zaleei


Ampliar

Andre Maria Zuriaren plazan egongo da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 17a.- Gaurtik aurrera informazioa emango diete saskibaloiko Final Fourreko taldeen milaka zaleei Gasteizko eta Arabako gastronomiari, turismoari eta garraio zerbitzu publikoei buruz. Informazio gune hori Andre Maria Zuriaren plazan egongo da, Fan Zone delakoaren ondoan, eta informazioa gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta turkieraz izango da eskuragai.

Toki horretaraino hurbiltzen diren pertsonek egun hauetarako bereziki egindako materiala aurkituko dute, esaterako, komiki formatuko liburuxka bat, zeinak Arabako hiriburuko lekurik interesgarrienen eta ezagunenen berri ematen baitu ingelesez (Santa Maria Katedrala, Erdi Aroko herrigunea, Salburuko hezeguneak, Andre Maria Zuriaren plaza etab.), eta zeinak hiriko merkataritza eta gastronomia eskaintza ere jasotzen baitu.

Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak argitaratutako liburuxka horretan, Arabako gainerako eskualdeei buruzko informazioa ere badago: Arabako Errioxa eta hango eskaintza enogastronomikoa, Gatz Harana eta Añanako Varonatarren dorrea, Nerbioi ibaiaren jauzia eta Kexaako monumentu multzoa Aiaran, Gorbeialdeko natura eta gastronomia, Alaitza eta Gazeoko eliza margotuak eta Garaioko parkea Lautadan, eta Izki eta golfa Arabako Mendialdean.

Prentsa oharra jaitsi ezazu