logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Erakunde Adierazpena Maiatzaren 17a dela eta

Partekatu berria
Maiatzaren 17a Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Datahorretan, duela soilik 29 urte, kendu zuen homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik OMEren batzar orokorrak.

Eta gizartean dibertsitate sexualari eta genero identitateari buruz zegoen ikuspegia aldatuz joan den arren, oraindik asko falta zaigu desira eta genero orientazioari buruzko aurreiritzietan oinarritutako gizarte jarrerak aldatzeko. Gaur egun, munduko 70 herrialdek baino gehiagok homosexualitatea eta transexualitatea kriminalizatzen dituzte oraindik ere, eta kartzela zigorrak eta are heriotza zigorrak ere ezartzen dituzte.

Gure lurraldean ere LGTBQIfobiaren adierazpen zuzenak, kulturalak eta sinbolikoak ditugu oraindik, eta Arabako Foru Aldundiak horien aurka borrokatzeko konpromiso sendoa du.

Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Planean adierazten da homofobia, lesbofobia, bifobia, transfobia edo genero barruko indarkeria ere harreman heteronormatiboen testuinguruan gertatzen diren indarkeria matxistak direla. Horiek horrela, emakumeen aurkako indarkerien eta veste indarkeria batzuen aurkako lan ildoan, gizartea LGTBQIen eskubideen inguruan sentsibilizatzeko neurri bat dago jasota.
Áreas: [Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua]