logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundia eta Renfe aztertzen ari dira BAT txartela tren zerbitzuak ordaintzeko erabili ahal izatea


Ampliar

Autobus eta tren ordutegiak koordinatzen ahaleginduko dira Miranda de Ebrorako eta Arabako Lautadako joan-etorrietan

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.- Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila eta Renfe aztertzen ari dira BAT txartela tren zerbitzuak ordaintzeko erabili ahal izatea lurralde historikoan. Bi erakundeek Miranda de Ebrora eta Arabako Lautadara joan-etorriak egiteko foru autobus lineen eta trenen ordutegiak koordinatzeko ere egingo dute lan.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatu Josu López Ubiernak eta Renferen ordezkaritza talde batek, zuzendaritzaren koordinazio eta proiektuen arduradun Alfonso Rodriguez Gutierrezek eta EAEko Renfe-Aldirien arduradunak Julián Padiernak osatua, lan bilera izan zuten atzo Arabako Foru Aldundiaren jauregian gai horiei buruz hitz egiteko. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru zuzendaria, Marian Gutiérrez, ere bileran izan zen.

Arabako Foru Aldundiak eta Renfek lankidetzan aritzea adostu zuten, Renfek lurralde historikoan ematen dituen tren zerbitzuetan erabiltzaileek ordaintzeko BAT txartela erabili ahal izateko. BAT txartela erabiltzen da egun herriarteko foru autobusetan, Gasteizko tranbian eta Tuvisaren hiriburuko autobus lineetan.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Gizarte Politiken Saileko foru diputatua]