logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gorbeiako parke naturalak 25. urteurrena ospatuko du azoka handi batekin eta dozenaka jarduerarekin

Azokaren mapa
Ampliar

Azokaren mapa

Egitaraua
Ampliar

Egitaraua

Datorren igandean, maiatzak 19, Ondategi eta Gopegin Gorbeiako parke naturalaren azoka izango da, eta han izango dira udalerrien, ekoizleen, artisauen, nekazarien eta abeltzainen ordezkariak. Ingurumen hezkuntzako jarduerak eta haurrentzako antzerkia ere egongo dira

Basoek, larreek, txilardiek, padurek, hezeguneek, ibaiek eta harkaitzek osatzen dute Araba eta Bizkaiaren artean dagoen parke natural ospetsu hau. Euskal Autonomia Erkidegoko gune natural babesturik handiena da, 20.000 hektarearekin

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a. Arabako Foru Aldundiak Gorbeia Parke Naturalaren azoka antolatu du datorren iganderako, maiatzak 19, Ondategi/Gopegin, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Urkabustaizko, Zigoitiko eta Zuiako (Araba) udalekin eta Areatzako, Arteako, Orozkoko, Zeanuriko eta Zeberioko (Bizkaia) udalekin lankidetzan. Lehen ekitaldia izango da Gorbeiako mendigunea parke natural izendatu zeneko 25. urteurrena ospatzeko 2019an egingo diren hainbat ekitaldiren artean.

Basoek, larreek, txilardiek, padurek, hezeguneek, ibaiek, leizeek eta harkaitzek osatzen dute Araba eta Bizkaiaren artean dagoen parke natural ospetsu hau. Euskal Autonomia Erkidegoko gune natural babesturik handiena da, 20.000 hektarea baino gehiago baititu.

Familia guztirako egitaraua

Egitarauko jardueren artean daude parke naturaleko larreetan ibiltzen diren arraza autoktonoetako 170 zaldi, behi, ardi eta ahuntz baino gehiagoren abere erakusketa, ekoizleen eta artisauen azoka, multiabentura (tirolina eta rokodromoa) eta Gorbeiako parke naturalari buruzko animazioko film labur bat. Era berean, ‘Ezagutu euskal artilea’ muturbeltz erakustaldia eta ‘Azken Eguzkilorea’ haur antzezlana egongo dira.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]