logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

% 6,2 egin du gora Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa metatuak


Ampliar

Apirilera bitarteko dirubilketa metatuaren zenbatekoa 573,1 milioi eurora iritsi da

Partekatu berria
Urtearen lehenengo lau hilabeteetan, zergabilketa % 6,2 hazi da iazko aldi berarekin alderatuz, eta ia 573,1 milioi euro bildu dira. Beraz, dirubilketa etengabe hazten ari da, eta, hilabete honetara arte, 33 milioi gehiago bildu dira iazko aldi berean baino.

Zergaka aztertuz gero, jarrera positiboa da, enplegua hobetu eta egonkortu delako (PFEZa) eta kontsumoa ere handitu delako (BEZa). Hori guztia amatasunen eta aitatasunen itzulketak egitearen ondoriozko saldo negatiboa gorabehera.

Oraindik ezin da behin betiko ondoriorik atera enpresen jokabideari buruz; izan ere, oraindik ez da hasi Araban sozietateen gaineko zergaren kanpaina, baina nabarmendu dezakegu zergak estatuko araudiaren arabera ordaintzen dituzten enpresen konturako ordainketak areagotu egin direla.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputado foral de Hacienda, Finanzas y Presupuestos]