logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoak Lurraldeko ondare erlijiosoa balioan jarriz pasa dituen 20 urteak ospatzen ditu

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 9a. 2019. urte honetan, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa ireki zenetik 20 urte igaro dira eta, hori dela eta, jarduera programa bat prestatu da jendeari ezagutzera emateko museoa bera, haren historia, bilduma eta egiten duen jarduera.

Bi erakundek, hain zuzen Gasteizko Gotzaindegiak eta Arabako Foru Aldundiak, gogoeta luze eta sakona egin zuten, Arabako Lurralde Historikoaren eta Gasteizko elizbarrutiaren erlijio ondare historiko eta artistikoa babestu, kontserbatu, aztertu, ikusgai jarri eta haren berri zabaltzeko mekanismo egokiak sortzeko beharraz, eta hausnarketa horri esker sortu zen gaur egungo Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa.

Elizbarrutiko museo bat sortzeko ideia XX. mendearen hasieran sortu zen, apezpiku jauregiko geletan bildumaren lehen obrak biltzen hasi zirenean. Geroago, 1923an, Apaizgaitegi Kontziliarrean inauguratu zen “elizbarrutiko museo bat, non elizei zegozkien objektu artistikoak ikusgai jarri baitziren, behar bezala sailkatuta”. 1930 eta 1936 artean, Elizbarrutiko Apaizgaitegi berrian erakutsi ziren. 1942tik aurrera, arte sakratuaren bilduma Augustin jauregian zeuden museo erakundeen funtsetan integratu zen, hots, Arabako Etxea, Museo Probintziala eta Arabako Arte Ederren Museoa.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Nekazaritza Saileko foru diputatua]