logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak beste 28 egoitza plaza itundu ditu adinekoentzat Gasteizen


Ampliar

Horrela, erantzukizun publikoko 1.069 plaza daude jada Araban adinekoentzako

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 8a. Gaur goizean, GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak adinekoentzako 28 egoitza plaza itundu ditu Gasteizen. Horrela, erantzukizun publikoko 1.069 plaza daude jada Araban adinekoentzako. Horietatik 625 GOFEk berak kudeatzen ditu eta gainerako 444ak itunduak edo kontzertatuak dira eta hamar bat egoitzatan daude.

Pasa den urtearen amaieran, GOFEk –Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailera atxikitako erakunde autonomoa– ituntze prozedura berria jarri zuen abian, zeinak ahalbidetzen baitu egoitza pribatuetako plazen poltsa bat sortzea, haietara bideratzeko adinekoak, baldin eta aitortuta badute II eta III graduko menpekotasuna eta egoitza batean sartzeko eskubidea.

Prozedura berria esparru hitzarmen batean oinarritzen da, zeinak homologatzeko aukera ematen baitie plazak dauzkaten Gasteizko egoitza pribatu guztiei, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin haiek hitzartu nahi izanez gero.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]