logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak zurrumurruei eta gezurrei buruzko lantegiak antolatu dituzte


Ampliar

Maldita.es web orriaren arduradun batek emango ditu

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 8a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak, Arabako zurrumurruen aurkako estrategiaren barruan, Rumores/bulos en internet y redes sociales’ izeneko lantegi batzuk antolatu dituzte. Lantegi horiek Stéphane M. Gruesok emango ditu, zeina hezkuntza estrategiaren eta alfabetatze mediatikoaren arduraduna baita Maldita.es web orrian.

Lantegi horiek Arabako herritarrentzat zein zurrumurruen aurkako taldeentzat zuzenduta daude. Sarrera dohainik da, tokiak bete arte

Lantegiak gaur, hilaren 8tik aurrera, emango dira Gasteizen eta lurraldeko hainbat herritan. Programa hau da:

Maiatzaren 8a, asteazkena
• Kanpezu: 16:30etik 18:30era, euskaltegian.
• Gasteiz: 19:00etatik 21:00etara, Europa Jauregian (Florida aretoa).

Maiatzaren 9a, osteguna
• Guardia: 10:00etatik 12:00etara, Guardia - Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan.
• Amurrio: 18:30etik 20:00etara, katekesiaren eraikinean.

Maiatzaren 10a, ostirala
• Agurain: 9:00etatik 11:00etara, udaletxean.
Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]