logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Garaio eta Landako hondartzek Bandera Urdina izango dute berriro


Ampliar

Laugarren urtez jarraian, haizeak Bandera Urdina astinduko du Zadorrako urtegietako hiru barne hondartzetan. Natura 2000 Sarearen barruan dago naturagune hori.

Aurten, Arabak lortu ditu Euskadiri emandako bost Bandera Urdinetatik hiru. Getxoko Ereaga eta Arrigunagako hondartzek jaso dituzte beste biak

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzak 7. Berriz ere, haizeak Bandera Urdina astinduko du Zadorrako urtegietako Garaio eta Landako hondartzetan. Laugarren urtez jarraian, baieztatu ahal izan da Arabako hondartzek merezi dutela nazioarteko sari hori jasotzea. Erabilera publikoa eta ingurumenaren kontserbazioa bateratzeko egindako lana aitortzen du Bandera Urdinak. Hain zuzen ere, hiru hondartzok Zadorrako urtegien naturagunean daude, Natura 2000 Sarearen barruan.

Sari hori ematen duen nazioarteko erakundeak berriki jakinarazi duenez, Euskadik bost Bandera Urdin izango ditu 2019ko udan, eta horietatik hiru Araban daude. Hegoaldeko Garaioko hondartzak, Iparraldeko Garaiokoak eta Landakoak bereizgarri ospetsu hori partekatuko dute Getxoko Ereaga eta Arrigunagako hondartzekin. Aurtengo kanpainan Bandera Urdina izango duten Espainiako hondartzen zerrenda esteka honetan ikus daiteke.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]