logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gasteiz emakumezkoen teniseko munduko hiriburua izango da uztailean


Ampliar

World International Tennis Vitoria-Gasteiz egingo da lehenengo aldiz Arabako hiriburuan; nazioarteko torneo hori WTA munduko zirkuiturako puntuagarria izango da, ITF-Nazioarteko Tenis Federazioaren ikuskaritzapean

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 7 de mayo 2019. LMundu osotik etorritako 16 eta 29 urte bitarteko 150 jokalari inguruk —zeinak WTA sailkapenaren 200 eta 700 lekuen artean baitaude— hartuko dute parte WORLD TENNIS TOUR VITORIA-GASTEIZ txapelketaren lehen edizioan, La Peña Vitoriana klubaren instalazioetan. Munduko zirkuiturako puntuagarria izango da, eta ITF-Nazioarteko Tenis Federazioak ikuskatuko du.
Horrelako nazioarteko tenis txapelketa sortuta, ekitaldi bakar eta berritzailea ezarri nahi da, zeinak kirol horren profesionalen eta zaleen arteko topagune bat sortzeko beharrezko diren baldintzak eskainiko baititu. Kirol eta antolakuntza aldetik mundu osoan aitortutako ekitaldiak eskaintzen duen aukeraz gain, azpimarratzekoa da horrek hirian izango duen eragin ekonomikoa, maila publiko zein pribatuan.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputada foral de Euskera, Cultura y Deporte]