logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak Larrazubiko eta Fontechako ur biltegi berriko obrak esleitu ditu


Ampliar

Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak ia 400.000 euro inbertituko ditu azpiegitura hidrauliko berri horretan, zeinak oraingo biltegiak, 70eko eta 80ko hamarkadetakoak, ordeztuko baititu

Hurrengo fasean, bi herri horietara ura eramateko hoditeria ere berrituko da

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 7a. Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Onaindia Obras Públicas, SA enpresari esleitu dizkio Lantarongo ur biltegi berriko obrak.

Biltegi berriak 388.138 euroko aurrekontua izango du eta 402 metro kubikoko edukiera, eta gaur egungo bi biltegiak ordeztuko ditu, zeinak 1970 eta 1980ko hamarkadetakoak baitira. Biltegiaren kokapenari esker, etxeetara iristen den uraren presioa hobetuko da. Obra horien barruan honako hauek egingo dira: biltegi berria gaur egungo banaketa sareetara lotzeko behar diren loturak egin eta hodiak jarri, sarbidea zolatu eta gaur egungo biltegiak eraitsi.

Sobron-1 zundaketatik Sobron, Bergonda, Larrazubi eta Fontecharen ur hornidura bermatzeko eta zerbitzua hobetzeko helburuarekin Arabako Foru Aldundia eta Uraren Euskal Agentzia gauzatzen ari diren jardunen barruan sartzen dira obra horiek.

Oraingoz, azken bi herrigune horiek Montecillo zundaketatik hornitzen jarraituko dute, datozen urteetan ura eramateko hoditeria bukatu arte. Aldundiak lursailak eskuratu ditu dagoeneko eta, hartara, datorren urtean hoditeria jarri ahal izateko Sobrongo zeharbidean, La Playa auzoan, hain zuzen. Bestalde, URAk lizitatu ditu, dagoeneko, Sobron-1 zundaketaren aprobetxamendua egokitu, hornitu eta abian jartzeko obrak.
Áreas: [INGURUMENA]