logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

‘Kontzertuan eta irekita’ ekimenak bost kontzertu erakargarri eskainiko ditu uda honetan Santa Maria katedralean


Ampliar

Udan, fadoak eta Portugaleko musika herritarra, gitarra, flamenkoa, bluesa eta folka bilduko dituzten askotariko proposamenak egingo ditu Santa Maria Katedralaren Fundazioak, Jazzargia kultura-elkartearekin lankidetzan arituz

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 6a. Santa Maria katedraleko ataria kultura-egitarau zabal baten agertokia izango da uda honetan berriz. Aurreko ekimenen arrakastaren ostean, eta Jazzargia kultura-elkartearekin elkarlanean antolatuta, hainbat musika-estilotako bost kontzertu, abesbatzak, zinema eta magia elkartuko dira arkupeetan. Bada, http://www.kontzertuanetairekita.eus webean aurki daiteke informazio guztia.

Tenplua diziplina anitzeko kultura-zentro gisa indartzea da Santa Maria Katedralaren Fundazioaren oinarrizko xedeetako bat. Hots, arte guztiei eta hiriko nahiz lurraldeko kultura-eskaintza aberastu nahi duten agente kultural publiko zein pribatu guztiei irekitzea tenplua. Eta, hain zuzen ere, xede horretantxe kokatzen da ‘Kontzertuan eta irekita’ ekimena, beste behin ere Jazzargia musika- eta kultura-elkartearekin batera antolatu dena.

Iaz bezalaxe, ordaindu beharreko kontzertu-bloke bat egongo da, zeinak Vital Fundazioa duen laguntzaile nagusi. Hala, askotariko estiloak eta formatuak izango dituzten bost proposamen erakargarri izango ditugu ekainaren 29tik irailaren 14ra bitartean. Mara abeslari portugaldarra izango da lehenengo errezitaleko protagonista. Alentejon jaioa (Portugaleko hegoaldean), musika bizi eta arnasten du Marak. Haurra zenetik izan du bidelagun abesteko artea, eta fadoak beti eduki du tokia hor. Fadoari eta Alentejoko abestiei begiratzen dien ‘Folha de Rostro’ eskainiko digu, Portugalen, Espainian eta Cabo Verden zabal aurkeztu ondoren.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Programa jaitsi ezazu

Áreas: [Nekazaritza Saileko foru diputatua]