logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek lehendik dauden ekimenak eta beste ekimen berri batzuk sortzeko Araba 4.0 lantaldeak egindako lana nabarmendu du

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 6a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak 4.0 industriaren eremuan Araban lehendik dauden ekimenak koordinatu eta sustatzeko eta beste ekimen berri batzuk abiarazteko Araba 4.0 lantaldeak egindako lana nabarmendu du.

Halaxe adierazi du Arabako Foru Aldundiak talde horri gaur goizean egindako harreran. Taldea lurralde historikoko hainbat enpresa pribatuk, hezkuntza zentrok, enpresa ereakundek eta administrazio publikok osatzen dute, eta Agoraren baitan sortu zen, zeina foru erakundeak duela hiru urte abiarazitako gizarte partaidetza eta berrikuntzako ekimena baita.

Haien “ahalegina, lana eta konpromisoa” eskertu ondoren, Ramiro Gonzalezek esan du Araba 4.0 lantaldeak “konfiantza klima” sortu duela, “eta hori lankidetzan eginiko lanaren arrakastaren oinarria da, sinergiak eta lankidetzak bilatzen direlako, lehendik dauden ekimenak koordinatu eta sustatzen direlako eta beste ekimen berri batzuk abiarazten direlako. Egun, gure lurraldeak jada ez du 4.0 industria mehatxu bat bezala ikusten, eta Araba 4.0 lantaldea zarete erreferentzia arlo honetan, bai gure lurraldearen barruan bai handik kanpo”.

Fichero adjunto

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Diputatu Nagusia]