logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 2.500.000 euro bideratuko ditu berriz lurralde osoan eragina izango duten inbertsioak finantzatzeko Gasteizen


Ampliar

Ramiro González diputatu nagusiak eta Gorka Urtaran Arabako hiriburuko alkateak gaur goizean izenpetu dute hitzarmena, zeinaren bidez udalaren zazpi lan lerro bultzatuko baitiren

AKORDIOAREN SINADURA / FIRMA DE ACUERDO
Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 6a. Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala elkarlanean arituko dira hirugarren urtez jarraian, Araba bere hiriburuan presenteago egon dadin lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko. Horixe nabarmendu dute Ramiro González diputatu nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gaur goizean hitzarmena izenpetu dutenean. Hitzarmen horren bitartez, foru erakundeak bi milioi eta erdi euro emango dizkio udalari, hark udal azpiegiturak sustatu eta lurraldean eragina izango duten inbertsioak egin ditzan.

“Ohartzen gara Gasteizek garrantzi handia duela gure lurraldean eta horregatik uste dugu garrantzitsua dela inbertsioa egitea Araba presenteago egon dadin bere hiriburuan eta landa eremuko arabarrak hiriburuarekin gehiago lotzeko, eta, bide batez, Gasteiz bera ere gara dadin, denon mesederako”, azaldu du diputatu nagusiak, eta nabarmendu duenez, “erakundeen arteko elkarrizketari eta elkarlanari esker, legegintzaldi honetan Arabarentzat eta Euskadirentzat estrategikoak eta lehentasunezkoak ziren kontuak gauzatu ahal izan dira. Erakundeen arteko elkarlana ezinbestekoa da ekimen horiek aurrera egin dezaten, eta, zalantzarik gabe, Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko elkarlana fruituak ematen ari da hiriburuan eta lurraldean. Udalak lurralde osoaren zerbitzura jartzen ditu pertsona askorentzat beharrezkoak diren zerbitzuak, ez soilik hiriko biztanleentzat, eta zerbitzu eta azpiegitura horiek sendotu eta bultzatu nahi ditugu”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [LURRALDE OREKA]