logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak N-622 errepidearen tarte bateko asfaltoa berrituko du datorren astean


Ampliar

Behin-behineko bideak jarriko dira maiatzaren 8tik (asteazkena) aurrera

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko maiatzaren 3a. Maiatzaren 6tik 9ra bitartean (astelehenetik ostegunera), Arabako Foru Aldundiak N-622 errepideko tarte baten errodadura geruza berrituko du, erabiltzaileak seguruago eta erosoago ibil daitezen. Esku hartze horrek Bilborako noranzkoko lehenengo kilometroan izango du eragina, Forondako Atea kaletik A-1 autobiarekiko lotunera bitartean, eta erreietako bat itxi eta behin-behineko bideak jarriko dira.

Asfaltatu aurreko lanak maiatzaren 6an eta 7an (astelehena eta asteartea) egingo dira, eta, ondorioz, Gasteiztik Bilborako bidean, hiriko irteeran, bi erreietako bat itxiko da, eta bestetik bideratuko da trafikoa. Hurrengo egunean, maiatzaren 8an (asteazkena), bide horretako bi erreiak itxiko dira zenbait orduz, eta zirkulazioa Gamarratik eta/edo Aztegietatik bideratuko da.

Seinaleak egongo dira jarrita uneoro, adierazteko zein errei dagoen itxita eta zein diren desbideratzeak, eta zaintza lanetako langileak ere han egongo dira.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Gizarte Politiken Saileko foru diputatua]