logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Adimen desgaitasuna duten adingabe eta gazteentzako atseden programarako eskaerak aurkezteko epea luzatu da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 30a. Maiatzaren 10era arte (ostirala) luzatu da epea adimen desgaitasuna duten eta laguntza orokorra behar duten 7 eta 30 urte bitarteko pertsonentzako atseden programarako eskaerak aurkezteko. Epea hasiera batean maiatzaren 3an amaitzekoa zen, baina Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) luzatzea erabaki du, familiek berandu jaso dituztelako bidali zaizkien eskutitzak, jende askok eta askok botoa posta bidez eman izanaren eta jaiegunak pilatu izanaren ondorioz.

Beraz, maiatzaren 10ean bukatuko da programan sartzeko eskaera aurkezteko eta eskatzen den dokumentazioa bidaltzeko epea. Posta elektroniko bidez egingo dira (helbide honetara bidalita) edo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetan (Gasteizko Alaba Jeneralaren kalea 10, 5. solairua). Gaur, asteartea, bulegoak itxita egongo dira, GOFEn jaieguna delako.

Programak onura ekarriko die adimen desgaitasuna duten guztira 150 adingabe eta gazteri. Egonaldiak ekainetik azarora bitartean egingo dira Espejoko aterpetxean, eta aukera emango zaie gazte horiek zaintzen dituzten senitartekoei atseden hartzeko, indarberritzeko edo beren garapen pertsonalerako, edo bestela ezinezko gertatuko litzaiekeen premia egoeraren bati aurre egiteko. Egun horietan, umeek eta gazteek harreman pertsonal berriak edukitzeko, gaitasunak garatzeko eta autonomia handitzeko ekintzak egingo dituzte, pertsona bakoitzaren beharrizanak ardatz hartuta.
Áreas: [Diputada foral de Servicios Sociales]