logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak Arabako artisautza sektoreari lagunduko dio 51.000 euro emanez

Cristina Gonzalez foru diputatua Gabonetako artisautza azokako postuetako batean
Ampliar

Cristina Gonzalez foru diputatua Gabonetako artisautza azokako postuetako batean

Inbertsio, prestakuntza eta sustapenerako laguntzen bitartez

Partekatu berria
Gasteiz, apirilaren 26a.- Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak 51.091 euro baino gehiago bideratuko ditu aurten Arabako artisauentzako laguntza zuzenetara, lehiakorragoak izan daitezen laguntzeko. Dirulaguntzen bitartez, artisauek makinak eta ekipoak berritu ahal izango dituzte, tailerrak berriztatu, webguneak online salmentarako egokitu, eta prestakuntza ikastaroak edota sustapen jarduerak egin.

Arabako artisautzari laguntzeko foru politikak bi dirulaguntza programatan gauzatzen dira. Lehen programak 40.000 euroko aurrekontua du eta haren helburua da arabar artisauei laguntza ematea prestakuntza jaso dezaten, merkataritza eta sustapen ekintzak gauza ditzaten eta kudeaketarako, marketinerako eta salmentetarako teknologia berriak erabiltzen has daitezen beren negozioetan.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak, Cristina Gonzalézek, azaldu du programa honen bitartez dirulaguntza ematen zaiela artisauei, “informatika sistemak eta softwarea eskura ditzaten; beren kualifikazioa hobetzeko eta osatzeko prestakuntza ikastaroetan izena eman dezaten; katalogoak, eskuorriak eta bestelako sustapen materiala argitaratu dezaten; azoketan parte har dezaten, eta webguneak diseinatu eta egoki ditzaten online saldu ahal izateko”.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]