logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Pastelgile eta Gozogile Artisauen Elkartea hartu du Foru Aldundiak

Partekatu berria
Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, foru gobernuko zenbait kide lagun zituela, Arabako Pastelgile eta Gozogile Artisauen Elkartea hartu du gaur goizean, Arabako Jaien barruan ohiko tradizio bihurtu den ekitaldian. Gremioen Eguna dela eta, eta San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren ohorezko jaiekin bat eginez, elkartearen lehendakari Luis Sosoagak San Prudentzioetako tarta eman dio Arabako Foru Aldundiari.

Hain zuzen Arabako zaindariaren egunean, apirilaren 28an, urtero bezala 18:00etan Plaza Berrian egingo den txokolatada herrikoi handia baino lehentxeago, pastelgile eta gozogileek San Prudentzioetako lehenengo sari gozoa emango dute, alegia, zenbait talde eta pertsonak Arabako pastelgileen elkarteari emandako laguntza eskertzeko saria. Lehenengo urte honetan, José Ramón Diez Unzueta kazetariak jasoko du saria, San Prudentzioetako arratsalde gozoa sortzeagatik eta artisau pastelgintza irmoki defendatzeagatik.
Áreas: [Diputatu Nagusia]