logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bonodenda 2019 kanpaina iritsi da, 2.000 deskontu-txartelekin, tokiko saltegietan erosketak egitea sustatzeko


Ampliar

Kontsumitzaileei % 20 aurreztea eskaintzen die

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 25 de abril. Bonodenda kanpainaren bosgarren edizioak, guztira, 2.000 deskontu-txartel jarriko ditu herritarren esku —iaz baino 200 gehiago—, erosketak % 20ko deskontuarekin egin ahal izateko. Bihartik (apirilaren 26a) uztailaren 6ra arte, tokiko ehun saltegi baino gehiagok parte hartuko dute kontsumoa sustatzeko ekimen honetan, zeinean lankidetzan baitihardute Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta AEnkomer-ek (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak).

Deskontu-txartelen kopuru errekor horrekin, iazko emaitza ona gainditu nahi dute; iaz, 140.351,58 euroko balioko salmentak eragin ziren hiriko saltegi espezializatuetan. “Honelako ekimenei esker kontsumitzaileak gerturatu daitezke tokiko saltegietara, eta haien eskaintza hurbila ezagutu, eta ematen duten kalitateko tratu profesionala ezagutu. Norbaitek gure saltegien abantailak ezagutzen dituenean, berriro etortzen da”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzi Nerea Melgosak.

“Arabako txikizkako saltegiak funtsezkoak dira gure herri eta hirietako enpleguan, aberastasunean eta gizarte-bizitzan. Saltegiek eta erakunde publikook lanean jarraitu behar dugu sektorea sendotzeko, modernizatzeko eta haren lehiakortasuna hobetzeko, Bonodenda eta antzeko ekimenekin, inbertsioa sustatzeko programekin eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko kanpainekin”, gehitu du Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko zuzendari Juan Felipe García Miravallesek.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]