logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak 500.000 euroko dirulaguntza eman du gizarte zerbitzuen arloko elkarteen sostengu eta jardueretarako

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 25a. GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluak –Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da GOFE–, dirulaguntzetarako bost deialdi onetsi ditu gizarte zerbitzuen arloko elkarte eta fundazioentzat, haiek sostengatzen laguntzeko eta haiei 2019an zehar jarduerak egiten laguntzeko. Foru erakunde horrek 500.000 euroz hornitu ditu dirulagutzok.

Deialdi horien funtsezko xedea da elkarteen sarearekin lankidetzan aritzea, Arabako Lurralde Historikoan bizi diren eta gizarte zerbitzuen lehentasunezko helburu diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, eta komunitate bizitzan parte har dezaten eta guztiz integra daitezen laguntzeko.

Laguntza horiek elkarte, fundazio eta irabazteko xederik gabeko entitateentzat dira, landa inguruneetako adinduen, dibertsitate funtzionalarekiko pertsonen eta babes gabezian diren adingabeen eta haien familien gizarte sustapenerako programak eta jarduerak gauzatzen dituztenentzat. Gizarte arloko esku-hartzearen eremuan sartzen diren beste jarduera batzuk ere sartzen dira dirulaguntzetarako deialdian, hain zuzen, zailtasun sozialeko egoeran edo bazterturik diren pertsonen gizarte sustapena, eta genero bortizkeriaren aurreko prebentzioa.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua]