logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak Vespa Velutinaren kontrako segada gehiago jarriko ditu herritarren laguntzaz


Ampliar

Abian jarri du esperientzia pilotu bat, Kuartangon, Laudion, Amurrion, Kanpezun eta Arabako Lautadako hainbat kontzejutan segada gehiago ipintzea ahalbideratuko duena

Aurten, denetara, Asiako liztor erreginaren kontrako 900en bat segada ipiniko dira, herritarren eta Arabako erlezain elkarteen laguntzaz

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 24a. Arabako Foru Aldundiak areagotu egingo du Vespa Velutina edo Asiako liztorraren kontrako segadak ipintzeko kanpaina. Herritarren eta Arabako erlezain elkarteen laguntzarekin egingo du. Esperientzia pilotu bat da, zeinean erakundeak segadak ipini ez ezik, eskuratu ere egingo baitizkie ekimen honetan lagundu nahi duten herritarrei.

Esperientzia pilotu honen bidez, 900 segada ipini nahi dira intsektu hori agertu den Arabako herrietan, tokiko biodibertsitatea arriskutan jartzen duen espezie inbaditzaile bat baita, bereziki erleei kalte egiten diena. Zehazkiago, Kuartangon, Laudion eta Amurrion abian ipiniko dira herritarrentzako jardunaldiak, haien lankidetza eskatzeko asmoz. Halaber, Kanpezun eta Arabako Lautadan toki erakundeetako teknikariak izango dira segadak ipintzeko arduradunak.

Liztor erreginak harrapatzeko segadak ipintzeko kanpaina iazko udaberrian ere egin zen, eta hari esker 4.495 liztor erregina baino gehiago harrapatu ziren eta espezie inbaditzaile hau hobeki ezagutu ahal izan da. Oraindik ez dakigu zehazki neurri horrek duen eragina, baina uste dugu hedapena gelditzen ari dela. Izan ere, liztor erregina bakar batek 2000 liztor baino gehiago dituen habia sekundario bat sor dezake. Horrengatik, Arabako Foru Aldundiak egokia deritzo aurten ere erreginak harrapatzen jarraitzeari.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]