logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ia 5.000 lagunek eman dute izena Arabako Foru Aldundiaren Enplegu Publikoaren Eskaintzan


Ampliar

Administrarien, albaitarien, zerga ikuskatzaileen eta zerga ikuskatzaile laguntzaileen 89 plaza eskuratzeko lehiatuko dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren xx(a). Guztira, 4.983 pertsonek parte hartuko dute Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorreko EPE Enplegu Publikoaren Eskaintzako hautaprobetan, zeinak datorren uztailean hasiko baitira, administrarien, albaitarien, zerga ikuskatzaileen eta zerga ikuskatzaile laguntzaileen 89 plaza eskuratzeko.

Pertsona gehiagok izena emango dute informatikarien 2 plaza hutsak eskuratzeko izena emateko epea irekitzen denean.

Izena eman duten gehienek –4.626 lagunek zehatz-mehatz– administrarien 79 plazak eskuratzeko parte hartuko dute; 160 pertsonek zerga ikuskatzaile laguntzaileen 4 plazak lortzeko; 108 pertsonek albaitarien 4 plazak lortzeko, eta gainerako 89 pertsonek zerga ikuskatzaileen 2 plazak lortzeko azterketa egingo dute.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]