logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak indartu egingo du Uribarri Ganboako urtegiko ibilbide berdearen ur gaineko pantalanerako sarbidea


Ampliar


Ampliar

Ingurua kaltetuta dago urtegiko uraren higaduraren ondorioz, eta lehenbailehen esku hartu behar da pantalana ez dadin hondeatu, urtean 67.000 zikloturista eta oinezko inguru igarotzen baitira handik

170.000 euroko inbertsioa egin beharko da, eta obrak urtegian ur gutxi dagoenean egingo dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 23a. Arabako Foru Aldundikoak onespena eman dio Uribarri Ganboako urtegiko ibilbide berdearen pantalanerako sarbidea indartu, finkatu eta zaharberritzeko obretarako proiektuari, 168.536 euroko aurrekontuarekin eta bi hilabete eta erdiko gauzatze epearekin.

Ibilbide berdearen tarte hori da jende gehien igarotzen dena. Hain zuzen ere, iaz 67.000 zikloturista eta oinezko baino gehiago igaro ziren pantalanetik. Izan ere, haren kokapena estrategikoa da, Ramsar hezegune pribilegiatuaren ondoan baitago, zeina Natura 2000 Sareko Arabako 19 gune babestuetatik bat baita. Gainera, aukera ematen du Garaioko penintsulako zubi flotagarrira eta Azuako akueduktu zaharraren gaineko pasabidera joateko.

Aldundiko Ingurumen Sailaren esku hartzearen bidez lortu nahi dena da konpontzea urtegiaren olatutxoen ondoriozko higadurak eragindako kaltea. Horregatik, beharrezkoa da obra albait lasterren hastea, pantalana –duela 20 urte eraiki zen– ez dadin hondeatu eta ez dadin kaltetu. Hala ere, obrak urtegian ur gutxi dagoenean egin behar dira.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputado foral de Medio Ambiente y Urbanismo]