logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak onetsi du hitzarmen bat izenpetzea Arabarren kooperatibarekin, etorkizunean egingo den egoitzaguneko plaza guztiak ituntzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 17a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) Administrazio Kontseiluak —Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da GOFE— gaur onetsi du lankidetza hitzarmena izenpetzea Arabarren-gizarte ekimeneko kooperatibarekin, egoitzagune berriak izango dituen 150 tokien ituntze publikorako. Gaur izenpetutako hitzarmenarekin bukatzen da ekipamendu berriaren gauzatze juridikoa eta beste urrats bat egiten da hura eraiki eta abian jartzeko.

Hitzarmen horren helburua da Arabako lurralde historikoko adinekoentzako eta ezindu fisikoentzako egoitza plazen eskaintza ugaritzea. Izan ere, Arabarren egoitzaguneak, Gasteizko Lakua auzoan eraikiko da bera, 100 toki izango ditu adinekoentzako, 25 ezindu fisiko larrientzako, batzuk zein besteak egoitza izaerakoak, eta beste 25 toki adinekoentzako, eguneko zentroan.

Mondragon korporazioan integratuta dago Arabarren gizarte ekimeneko kooperatiba, eta kooperatiba horrek izango du ardura proiektua idazteko, eraikuntza lanak gauzatzeko eta zentroa ustiatzeko, zeina kooperatiba ereduaren arabera kudeatuko baita. Horretan guztian, irabazteko xederik gabeko erakunde horrek LKS-Ingeniería SCoop-en laguntza izango du proiektua diseinatzeko, eta gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketan espezializatua den Igurco Gestión SLren (IMQ taldea) aholkularitza.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu