logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak bigarren urtean jarraian abian jarri du adimen desgaitasuna duten adingabe eta gazteentzako atseden programa


Ampliar

Zaintzaileek atseden denbora bat hartzeko aukera izango dute. 7 eta 30 urte bitarteko 150 ume eta gazte izango dira onuradun, eta ekainetik azarora bitartean asteburuetako egonaldiez gozatu ahal izango dute Espejoko aterpetxean. Eskaerak egiteko epea zabalik datorren maiatzaren 3ra arte.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a. Arabako Foru Aldundiak bigarren urtean jarraian antolatuko du Espejoko gazte aterpetxean atseden programa, adimen desgaitasuna duten eta laguntza orokorra behar duten 7 eta 30 urte bitartekoei zuzendua. Programa bost asteburutan egingo da, ekainaren 7tik azaroaren 24ra bitartean, eta onuradun izango dira desgaitasuna duten 150 adingabe eta gazte eta haien familiak. Datorren maiatzaren 3an amaituko da eskaera aurkeztu ahal izateko epea.

Arabako Foru Aldundiak iaz jarri zuen abian programa espezifiko hau, atsedenerako plaza publikoen kopurua handitu nahian. 135 plaza gaitu ziren, eta aurten 150eraino handitu da plaza kopurua.

Programa ekainetik azarora bitartean egingo da Espejoko aterpetxean, eta asteburuetako egonaldiak eskainiko dira adimen desgaitasunen bat duten eta, eskuarki, familiak zaintzen dituzten haur eta gazteentzat, zaintzaileei aukera emateko atseden hartzeko, indarberritzeko edo bere garapen pertsonalerako, edo bestela ezinezko gertatuko litzaiokeen premia egoeraren bati aurre egiteko.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]