logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

70 lagun baino gehiago elkar hartuta uhalde enararen alde, Aldundiak eta Eroskik espezie mehatxatu horren kontserbaziorako bultzatutako proiektuan

Eraztun baten xehetasuna
Ampliar

Eraztun baten xehetasuna

Errekabarri ikastetxeko IGEak eta Burgeluko udalerriak izango dute ardura hegazti babestu txiki horrek habiak errazago egiteko eraiki diren habia kutxa berriak zaintzeko

Uhalde enararen aldeko proiektua / Proyecto sobre el avión zapador
Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a. Gizartea partaide egitea biodibertsitatearen eta, zehatzago, Araban galzorian den uhalde enara hegazti txikiaren kontserbazioan. Horixe da Arabako Foru Aldundiak eta Eroski Fundazioak bultzatutako kontserbazio proiektuaren azken helburua, zeinak 70 aliatu inguru aurkitu baititu Gasteizen eta Burgelun, igaro berri den asteburuan.

Proiektuari 2018ko uztailean eman zitzaion hasiera, bi erakundeek hitzarmena izenpetu zutenean uhalde enararen kontserbaziorako guztira 10.000 euro bideratzeko konpromisoarekin. Eroskik egin duen 5.000 euroko ekarpena Gasteizko jaietan beiraren ordez plastikozko zahagi berrerabilgarriak saltzetik dator. Gainerako 5.000 euroak zuzenean jarri ditu Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak.

Hondar ezpondak andeatzea
Uhalde enarak aurrean duen arazorik handiena ibaietako ezponden andeatzea da, hain zuzen haietan egiten baitu habia. Horma hondartsuak behar ditu haietan zuloak eginez habiak egiteko eta beren koloniak eratzeko eta, beraz, urtero ezponda berriak eratuko dituzten meandro dinamikoak ere bai. Hori dela eta, espezie horrentzako habia kutxak eraiki dira; izan ere, halako ekimenek arrakasta handia izan dute Europako beste leku batzuetan.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]