logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak diruz lagunduko ditu Arabako herrietan aldaketa klimatikoaren aurka eta energia berriztagarrien alde egiten diren ekintzak-


Ampliar

Laguntza lerro berria onetsi du, 181.544 eurokoa, toki erakundeek neurriak ezar ditzaten, hala nola, eguzki farolak jartzea, ibilgailu elektrikoak erostea eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak edo biomasako galdara komunitarioak jartzea

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 15a. Arabako Foru Aldundiak dirulaguntza lerro berria onetsi du Arabako udalek eta administrazio batzarrek abian jar ditzaten aldaketa klimatikoa arintzeko ekintzak eta proiektuak, energia berriztagarriak eta jasangarriak bultzatuta. Zehazki, 181.544 euroko dirulaguntza bat gaitu du eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermikoa, minihidraulikoa eta mugikortasun elektrikoaren aldeko ekintzak bultzatzeko.

Zehazki, diruz lagundu daitezkeen ekintzei esker, besteak beste, argiteri publikoan eguzki argiztapena jarri ahal izango da, energia jasangarria aprobetxatzeko instalazioak eraiki, flota publikorako ibilgailu elektrikoak erosi edo ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jarri ahal izango dira. Diruz lagunduko dira, baita ere, energia auditoretzak eta ordu programazioko edo urrutiko kontroleko ekipoak, horiei esker, herriek energia efizientzia hobetu eta energian eta ingurumen arrastoan aurreztu ahal izateko.

Ekimen hori Araban Energia Berriztagarriak Sustatu eta Garatzeko Planean sartuta dago, eta sektore publikoan eragin nahi du, batez ere. Izan ere, laguntza lerro horren bidez nabarmendu nahi da erakundeek eredu izan behar dutela.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]