logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak handitu du adimen desgaitasuna dutenentzako egoitza eskaintza, aldizkako laguntza duen etxebizitza berri batekin

Laguntza duen etxebizitza
Ampliar

Laguntza duen etxebizitza

Hiru pertsona hartuko ditu, egunean bakarrik ordu batzuetan hezkuntza lantaldeak gainbegiratuta

Asteko egun guztietan 24 orduko arreta handitu da laguntza duten beste hiru etxebizitzatan

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 12a. Arabako Foru Aldundiak, GOFE - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, handitu du adimen desgaitasuna dutenentzako egoitza eskaintza, aldizkako laguntza duen etxebizitza berri bat abian ipiniz. Etxebizitza horretan, erabiltzaileak beregain bizi dira, eta une jakinetan hezkuntza lantalde batek gainbegiratzen ditu. Bizitoki berria Gasteizko Santa Luzia auzoan dago eta bertan hiru pertsona biziko dira.

Laguntzadun etxebizitzak etxerik ez duten edo, familia edo lan arrazoiengatik nahiz arrazoi pertsonalengatik, beregaintasun pertsonalaren eta gizarte integrazioaren mailarik altuenak erdiesteko behar dituzten laguntza espezifikoak ematen zaizkien etxe bat behar duten pertsonentzako dira.

Abian jarri den etxebizitza berria zuzenean kudeatzen du GOFEk, eta haren ezaugarri nagusia laguntza gainbegiratua edo aldizkakoa duen etxebizitza izatea da; hau da, hiru erabiltzaileek eguneko ordu batzuetan bakarrik behar dute hezkuntza lantaldearen gainbegiratze puntuala, beregaintasun maila handiagoa daukate eta.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]