logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

% 4 egin du gora Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa metatuak


Ampliar

Martxora bitarteko dirubilketa metatuaren zenbatekoa 379,5 milioi euroraino iritsi da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 12a. Urtearen lehenengo hilabeteetan, zergabilketa % 4 igo da iazko aldi berarekin alderatuz, eta ia 380 milioi euro biltzera iritsi da. Beraz, dirubilketa etengabe hazten ari da, eta, hilabete honetara arte, 14,6 milioi bildu dira iazko aldi berean baino.

Zergaka aztertuz gero, jarrera positiboa da enplegua hobetu eta egonkortu delako (PFEZ) eta kontsumoa ere hobetu delako (BEZa). Hala ere, “oraindik goiz da dirubilketaren joera zein izango den finkatzeko eta behin betiko ondorioak ezartzeko”, halaxe esan du José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]