logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aurkeztu da Tetrapack, Gazte Klik Klak-en saritutakoen lana zabaltzeko asmoz sortutako erakusketa

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 11a. Tetrapack, Gazte Klik-Klak argazki eta bideo digitalaren lehiaketaren emaitza da. Sormena artistikoren sustapena izan nahi du eta, alde berean, sortzaile berriei aukera eman nahi die erakusketa guneak erabiltzeko bere lanak ikusgai izateko. Sormen gazteari saria eman nahi zaio baina, ordain ekonomikorik ez dago. Gazte Klik Klak-en saritutakoen lana zabaltzeko asmoz, prestakuntza prozesu batean oinarritutako proiektu berri baten partaidea izatea nahi dugu. Horrek irabazleentzat esan nahi du taldeko erakusketako parte hartzaileak izatea bere lanak agerian jartzeko, horretarako argazkilaritza bideo sorkuntza eta arte plastikoen adituen tutoretza eta laguntza izango dute.
Erakusketa hau Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak antolatu dute. Tetrapack-eko hamargarren edizio honetan lanak aurkezten dituzten artistek hauek dira: Estíbaliz Agirre, Ester Fernández , Oihane Gil eta Xabi Martínez. Gazte Klik Klak 2018ko edizioaren irabazleak dira. Edizio hori “Kultura eta hiria” leloa aukeratu zen, hiria eta bere barnean egiten den artea, beti ere lehiatetan parte hartzen duten gazteen begiradaren bidez.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Nekazaritza Saileko foru diputatua]