logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Urbide ur partzuergo berriak bere lehenengo batzarra egin du eta beste hiru erakunde gehitu zaizkio


Ampliar

Urbina Ezako, Larrazubiko eta Villamadermeko administrazio batzarrak gehituta, 77 toki erakunde arabar biltzen ditu jada.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 10a. Urbide ur partzuergo berriak atzo egin zuen bere lehenengo batzarra eratu zenetik, eta hura osatzen duten udalen eta administrazioen 80 ordezkari baino gehiago bildu zituen. Dagoeneko 77 erakunde daude Urbideri atxikita, batzarrak Urbina Eza (Kuartango), Larrazubi, Lantaron eta Villamaderme (Gaubea) sartzea onetsi ondoren.

Era berean, onespena eman zien atxikitako herriei zerbitzu ematen hasteko aurrekontuari (492.790 euro 2019rako) eta erakundearen egitura funtzionalari. Atzoko batzarrean lortutako beste akordio bat da Urbideko erakundeen horniketa, saneamendu eta arazketa zerbitzuak arautzen dituzten ordenantzen hasierako onespena, jendaurrean jartze aldera.

Enplegu eskaintza publikoa
Azkenik, hurrengo batzarrerako utzi zen lanpostu berriak eta partzuergo berriaren beharrei erantzungo dieten enplegu eskaintza publikorako oinarriak onestea.

Urbide joan den urtarrilean sortu zen Uraren ziklo osoa modu eraginkor eta jasangarrian kudeatzeko helburuarekin. Lurraldean ura kudeatzeko eredu berria egin nahi da, indarrak batuko dituena horniduraren, ura edateko on bihurtzearen, estolderiaren eta uraren arazketaren kudeaketan. Era berean, azpiegitura hidraulikoen gaineko kontrola hobetu nahi du, kudeaketa profesionalizatuaren bidez, zeinari esker, ibaietara egiten diren isuriak murriztuko baitira eta erantzuteko gaitasun handiagoa izango baita balizko ustekabekoen aurrean, ekarriko dituen bestelako abantailak bazter utzi gabe; eta, hori guztia, ingurumenaren arloko Europako araudia beteko dela bermatzea ahalbidetuko duen testuinguruan.
Áreas: [INGURUMENA]