logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak 2020 eta 2021erako Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren deialdia egin du, 32 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin


Ampliar

7 milioi euro gehiago izango ditu toki erakundeek lurraldean inbertsioak egiteko dirulaguntza deialdiak

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 10a. Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 2020-2021 aldirako Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren deialdiari. Arabako Foru Aldundiak bultzada endoa eman dio, berriz ere, dirulaguntza deialdi horri, zeina lurraldeko toki erakundeen tresna nagusia baita inbertsio handiak egiteko oinarrizko azpiegituretan eta ekipamenduan. Horretarako, foru planak 32 milioi eurotik gorako aurrekontua du oraingoan, azken foru planaren deialdian baino zazpi gehiago, eta udalek, kontzejuek, eta kuadrillek bi hilabeteko epea izango dute beren proiektuak eta eskaerak aurkezteko.

Historikoki, Obra eta Zerbitzuen Foru Planak askotariko obrak egiteko balio izan du: ur hornikuntzako obrak; saneamendurako eta hondakin urak arazteko sare orokorren obrak; argi publikoen eta energia elektrikoaren sare orokorrak berritzeko edo zabaltzeko; bide publikoetan zolaketa lanak egiteko; elementu komunak eraikitzeko, hala nola gizarte eta kirol ekipamenduak eta udaletxeak edo kontzejuen egoitzak; eta beste hainbat eta hainbat inbertsio. Horien bitartez lortu da lurraldeak maila oneko azpiegiturak izatea.

2017an Arabako Batzar Nagusiek foru arauaren aldaketa onetsi ostean egiten den Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bigarren deialdia da honako hau.

Pilar García de Salazar diputatu nagusiordeak adierazi du deialdi horrek eta 2018-2019koak sendotu egiten dituztela Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren programako zuzkidura ekonomikorik handienak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu