logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak beste 44.000 euro jarri ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako taxi zerbitzua erabiltzeko laguntzetarako

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 10a. Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bidez, 44.000 euroan gehitu du mugikortasun arazoak dituzten pertsonei bideratutako eta taxia garraiobide alternatibo modura erabiltzeko laguntzen 2019ko deialdirako hasieran aurreikusitako zuzkidura.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) iaz onetsi zuen 2019ko ekitaldirako laguntzen urteko deialdia, eta harentzat 356.000 euro bideratu zituen. Hala ere, beste 44.000 euro jartzea erabaki du zuzkidura horrentzat, orain arte eskaera gehiago egin direlako eta aurreikusten delako eskaera gehiago aurkeztuko direla epea bukatu arte.

Laguntza programa honek mugikortasun desgaitasun handiak dituzten pertsonei garraiobide alternatiboa eskaintzen die; besteak beste, gurpil-aulkidunen erabiltzaileei eta makuluen edo hirugarren pertsonen beharrean daudenei. Programaren xedea da hobetzea pertsona horien bizi kalitatea; hain zuzen ere, dauzkaten irismen eragozpen larriengatik garraiobide kolektibo arrunta erabil ezin dezaketen pertsonen bizi kalitatea, halako moldez non haien autonomia, garapen pertsonala eta gizarteratzea ahalbidetuko baita.

Taxi zerbitzuaren laguntzen onuradun izan daitezke % 33 edo gehiagoko desgaitasun gradua izanik garraio publikoa erabiltzea oso zail dutenak. Horrez gain, garraio kolektiboa erabiltzeko duten zailtasuna balioesteko baremoan 9 puntu baino gehiago izan beharko dituzte. Adimen desgaitasun edo buruko gaixotasunen bat duten pertsonak ere onuradunak dira, baldin eta gaitz horiek ez badiete gizarte bizitza autonomo bat egitea ezintzen.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]