logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak abian jarri du GeoAraba atari geografiko berria, lurralde informazio guztia arin eta erraz izateko


Ampliar


Ampliar

Lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren sektoreko ehunka profesional bilduko dira bihar Artiumen Arabako datu.geografikoak kontsultatzeko eta deskargatzeko lanabes berri hau ezagutzeko. GeoArabaren bidez, lurraldeko kartografia, hirigintzako planeamenduak, administrazio banaketak, zerbitzu sareak, errepideak, ibilbideak eta ibilbide berdeak edo kultura ondasunen katalogoa eskuratu ahal izango dira, besteak beste. geo.araba.eus web orritik sartu ahal izango da atal berrira.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a. Foru Aldundiak abian jarri du GeoAraba (geo.araba.eus) atari geografiko berria, lurralde informazio guztia arin eta erraz izateko tresna. Open GeoSpatial Consurtium (OGC) nazioarteko estandar modernoen arabera diseinatu den plataforma bat da, profesional espezializatuei –topografia, arkitektura, lurralde antolamenduaren eta hirigintzako enpresak, toki erakundeak eta abar–, herritarrei eta taldeei zuzendua (zikloturistak, txangozaleei, kirolariei, aisialdi eta abentura enpresei edo higiezinen agentziei).

GeoArabaren aurkezpena bihar, apirilaren 10ean, izango da Artiumen, eta han bilduko dira ehunka profesional. Plataforma berriaren arakatzailearen eta deskarga gunearen bidez hainbat zerbitzurekin lotutako datuak eskura daitezke, hala nola, oinarrizko kartografia, hiri kartografia, administrazio banaketak edo lurraldeko hirigintza planeamenduak. Era berean, zerbitzu sareen inbentarioen edo Arabako errepideen eta landa bideen berri izango da.


Txangoak eta aisialdi irteerak programatzea
Era berean, aisialdiko irteerak antolatzeko balio izango du, GeoArabak informazio anitza eskainiko baitu, besteak beste, Arabako ibilbide eta ibilbide berdeak, baso pistak, kultura eta ondare ondasunen inbentarioa edo ehiza postuen mugak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Egitaraua jaitsi ezazu

Áreas: [HIRIGINTZA]