logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak 105.000 euro bideratuko ditu baliabide turistikoetako sarbideak, zerbitzuak eta ekipamenduak hobetzeko

“Cristina González diputatua, Santikurutze Kanpezuko aterpetxea eraberritzeko obrak ikusten”
Ampliar

“Cristina González diputatua, Santikurutze Kanpezuko aterpetxea eraberritzeko obrak ikusten”

Cristina González: “Programaren helburua da bisitarien esku jartzen ditugun eskaintza eta zerbitzuak hobetzea”. Dirulaguntzak emango dizkiete, besteak beste, baliabideak desgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarri egiteko proiektuei.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 8a.- Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak 105.000 bideratuko ditu aurten, lurraldeko azpiegitura turistikoak hobetzea sustatzeko eta, era horretan, aisialdiaz gozatzeko edo negozioak egiteko gure lurralde historikoa aukeratzen duten pertsonen eskura jartzen den eskaintzaren kalitatea hobetzeko.

Deialdi publikoa udalentzat eta kuadrillentzat da eta helburu du baliabide turistikoen seinaleztapena eta sarbideak hobetzea, bisitarientzako harrera zentroetan eta turismo bulegoetan zerbitzu berriak jartzea, eta Ignaziotar Bidearen inguruan dauden Arabako udalerrietan aterpetxe publikoak irekitzeko inbertitzen jarraitzea.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko Diputatuak azaldu duenez, programaren bitartez dirulaguntza jaso ahal izango duten proiektuak askotarikoak dira, “besteak beste, mugikortasun urriko pertsonek eta bestelako behar bereziak dituztenek baliabide turistikoez errazago goza dezaten lortzeko obrak eta zerbitzuak eta sarbideak edertzea, paisaia leheneratuz, argien bidez apainduz eta paisaia begiratokiak sortuz”.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu