logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak etxeko laguntza zerbitzua kontratatzea onetsi du 26,8 milioi euroan

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 8a. Gizarte Ongizate Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluak Arabako Lurralde Historikoko etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazioa esleitu du. Kontratuaren gehieneko aurrekontua 26,8 milioi eurokoa izango da, BEZa barne, eta 21 hilabeteko iraupena izango du, alegia, 2020ko abenduaren 31ra bitartekoa.

Arabako Foru Aldundiaren menpeko erakunde autonomoa den GOFEk lurraldeko (Gasteiz barne) etxeko laguntza zerbitzua lau enpresari esleitu die eta apirilaren 1ean hasi ziren zerbitzua ematen. Kalkulatzen da une honetatik aurrera foru erakundeak 11,5 milioi euro bideratuko dituela kontzeptu horretara 2019an.

Kontratazio espedientea prozedura ireki bidez izapidetu da eta bederatzi lotetan dago banatuta: lau Gasteizko etxeko laguntza zerbitzuari dagozkio, bi Airako kuadrillari, bat Kanpezuko kuadrillari eta Aguraingoari, beste bat Añanako eta Gorbeialdeko kuadrillei eta azkena Guardia-Arabako Errioxa kuadrillari.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]