logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ogasunak ia 800.000 euro berreskuratu zituen Rentafacil proposamena jaso arren errenta aitorpenik egin ez zuten zergadunengandik


Ampliar

Irregulartasun hori dela eta, guztira 907 zergadunek batez beste 845 euro itzuli behar izan zizkioten iaz Ogasunari

Aitorpenik egin ez zuten eta Rentafacil proposamenik ere jaso ez zuten arabarren 316 kasu ere detektatu ziren. Hori dela eta, batez beste 1.800 euro jaso dira zergadun bakoitzarengandik, alegia, beste 567.000 euro, orotara

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 8a. Arabako Ogasunak guztira 766.452 euro berreskuratu zituen iaz zenbait zergadunengandik, zeinek erabaki baitzuten Ogasunari ez ordaintzea iazko errenta kanpainan ordaintzea zegokiena, nahiz eta etxean jaso aitorpenaren zirriborroa, Rentafacil deritzon modalitatearen bidez. Izan ere, Ogasunak etxera bidaltzen dien aitorpena onartzen ez duten zergadunen likidazio guztiak aztertzen ditu foru erakundeak.

Arabako Ogasunak guztira 907 ez ordaintze detektatu zituen iazko kanpainan, eta zerga betebeharrak bete ez zituen zergadun bakoitzarengandik batez beste 845 euro berreskuratu zituen. “Gogoan izan behar da Ogasunari aitortzen ez zaion dirua herritar guztien aurkako iruzurra dela, eta administrazioek ezin dutela diru hori zerbitzu publikoetara eta gizarte zerbitzuetara bideratu. Hori dela eta, lanean jarraitzen dugu gizartean iruzurraren kontrako filosofia finkatzeko”, nabarmendu du José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak.

Foru Ogasunak baditu iruzurrari antzemateko erak, ez soilik ikuskatze zerbitzuen bidez, bai eta kudeaketa zerbitzuen bidez ere. Testuinguru horretan, administrazioak errenta aitorpena egiten ez duten beste zergadun batzuk ere aztertzen ditu, ez soilik Rentafacil proposamena jaso zutenak. Neurri horri esker, iaz, detektatu zen 316 arabar zergadunek ez zituztela sartu foru aldundiaren kutxetan orotara milioi erdi euro baino gehiago. Hau da, Ogasunak zergadun bakoitzeko batez beste ia 1.800 euro berreskuratu zituen zerbitzu publikoetarako, Arabako Ogasunari diru hori ezkutatzen saiatu zirenengandik.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]