logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Pregoiak hasiera emango die asteazkenean San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren ohorezko 2019ko jaiei


Ampliar

Hitzordu horretarako gonbidapenak astelehenetik aurrera bananduko dira, agortu arte, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bulegoetan.

Irailaren 13an, larunbatarekin, Fanfarre Eguna izango da, Kuadrillen Azokarekin eta gastronomia lehiaketekin batera.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 5a. Arabako Foru Aldundiak badu egitaraua San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren ohorezko 2019ko jaietarako. Jaietako lehenengo ekitaldia datorren asteazkenean izango da, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak jaiak iragartzeko pregoiarekin Principal antzokia beteko duen ekitaldian. Gonbidapenak Euskara, Kultura eta Kirol Saileko bulegoetan (Probintzia plaza 5, 3. solairua) banatuko dira astelehenetik aurrera, 8:15etik 14:30era, herritarren artean. Bi sarrera banatuko dira pertsona bakoitzeko, sarrerak agortu arte.

2019an Aste Santua San Prudentzio egunaren aurreko asteburuan ospatzen denez, apirilaren 13an, larunbata, egingo dira Arabako Jaien aurreko ospakizunak. Egun horretan izango da XXXV. Arabako Fanfarre Eguna, eta Biotzatarrak, Ezberdinak, Indarra, Kirrinka, Aramangelu eta Sei Gurpil fanfarreek kalejirak egingo dituzte hiriko kaleetan. Ondoren, probintzia plazan bilduko dira erretreta, Arabako Martxa, Tanborrada eta Alavesaren himnoa jotzeko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Jaien egitaraua

Áreas: [KULTURA] [Diputatu Nagusia]