logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Erakundeek eta Saski Baskoniak gogor egingo dute lan Gasteizko Final Four esperientzia ahaztezina izan dadin


Ampliar

Besteren artean, gune enogastronomikoa izango da Santa Barbara plazan, hiria bisitatzen dutenentzat

Hamaika jarduera izango dira maiatzaren 17tik 19ra izango den txapelketaren osagarri

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 3a. Euroligako Final Four txapelketa Gasteizera iristea lortu duten eragileek, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Saski Baskoniak maiatzean izango den hitzordu garrantzitsuaren bueltan antolatutako jardueretako zenbait aurkeztu dituzte gaur. Askotariko jarduerak izango dira, eta helburua da egun horietan Arabako hiriburura hurbiltzen diren bisitariei esperientzia ahaztezina eskaintzea. Proposamenetako zenbait abian dira jada, eta, besteak beste, biltzarrak eta jardunaldiak izango dira, eta baita gune enogastronomiko bat ere Santa Barbara plazan.

“Belgradek lekukoa eman zigunetik, 40 bilera baino gehiago egin ditugu lau batzordetan antolatuta: batzorde orokorra, marketin batzordea, mugikortasun batzordea eta segurtasun batzordea. Bilera horietan alderdi ludikoen inguruan aritu gara, baina baita kontu teknikoez ere. Azken helburua da gure lurraldera hurbiltzen diren zaleek ahalik eta esperientzia aberatsena bizitzea”, adierazi du Pilar García Salazar diputatu nagusiordeak. “Horren guztiaren helburua da bisitatzen gaituztenek, beren etxeetara, beren herrialdeetara itzultzen direnean, esperientzia paregabean parte hartu dutela sentitzea, baina, aldi berean, sentitzea hiri eta lurralde ikusgarrian izan direla, eskaintzeko asko duen herrialdean, eta haren berri emateko eta hartara itzultzeko gogoa izatea”.
Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [KIROLA] [Diputatu Nagusi ordea]