logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aizkorri-Aratz Natura Parkean hegazti harkaiztarrei buruzko dibulgazio jardunaldia izango da larunbatean

Hegazti harkaiztarrak habiak harkaitzetan egiten dituztenak dira eta oso ohikoak dira Aizkorri-Aratz natura parkean.
Ampliar

Hegazti harkaiztarrak habiak harkaitzetan egiten dituztenak dira eta oso ohikoak dira Aizkorri-Aratz natura parkean.

Beste jarduera batzuen artean, irteera bat egingo dute hegazti ezagunak ikusteko: belatz handia, sai arrea, belatxingak eta hegazti txiki ugari

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a. Aizkorri-Aratz Natura Parkean hegazti harkaiztarrei buruzko jardunaldia izango da larunbatean. Goiz osoan zehar habiak harkaitzetan egiten dituzten hegazti horiei buruzko dibulgazio jarduerak izango dira. Saia, belatz handia edo belatxinga mokogorria dira espezie horietako batzuk.

Goizeko 10etatik arratsaldeko 2ak arte, hainbat motatako jarduerak izango dira: hitzaldia, ikus-entzunezko proiekzioa eta landa behaketa. Parketxetik bertatik abiatuko den azken jarduera horretara prismatikoak eramatea komeni da.

Planetako hegaztirik azkarrena, belatz handia, edota hego zabalera handienekoa, ugatza, dira Natura 2000 Sarean dauden Arabako eremu natural babestuetan aurki ditzakegun altxor ornitologikoetako zenbait. Batak zein besteak horma harritsuetan egiten ditu habiak eta hortik datorkie hegazti harkaiztar izena. Habitat horretan bizi dira, halaber, sai arrea, arrano beltza, hontz handia, belatxingak eta hegazti txiki ugari. Aizkorri-Aratz Natura Parkean, hain zuzen, harkaitz multzo handia dago, eta beraz, leku aproposa da larunbateko jardunaldiko mintzagai izango diren espezie horiek guztiek kumeak izateko.

Informazioa eta izena emateak: aizkorriaratz@gmail.com 945386964 / 688629932
Áreas: [INGURUMENA]