logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Enkante Ofizialak berriro ere bihurtuko du Arkauti abeltzaintzako erdigune asteburu honetan


Ampliar

Egutegi nazionaleko enkante bakarra da Euskadiko foru lurraldeetan egiten dena eta aurten enkantera gutxienez 122 abelburu ateratzea aurreikusita dago

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a. Abere Enkante Ofizialak Arkautiko Nekazaritza Eskola Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza erdigune bihurtuko du aurten ere. Enkanteen egutegi nazionaleko enkante bakarra da, eta, horren ondorioz, sektoreko dozenaka profesional hurbilduko dira Arabara Piniriarra eta Terreña arrazetako abelgorriak, Latxa eta Sasi-Ardi arrazetako ardiak eta Pottoka eta Euskal Herriko Mendiko Zaldiak arrazetakoak enkantean hartzera. Hitzordu hau Euskal Abereak elkarteak antolatu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak babestu eta Arabako Foru Aldundiak laguntzen duen hitzordu honek gutxienez 122 abelburu izango ditu oraingoan, jardueren egitarau zabalaz gain.

Inaugurazioa larunbatean izango da, 10:00etan, enkantean jarriko diren animalien erakusketari hasiera emanda. Bitartean, 12:00etan, Vicente Jimeno Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle titularrak hitzaldi bat emango du gai honi buruz: errentagarritasuna nola hobetu Pirenaika eta Terreña behien ustiategietan. 16:00etan, Eva Ugarte Euskadin galzorian dauden arraza autoktonoen kontserbazio programetako arduradun genetikoak kontserbazio programetan odolkidetasunak duen garrantziaz hitz egingo du.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [NEKAZARITZA]