logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundia eta Sustapen Ministerioa bildu dira aurrera egiteko Armiñongo bidesari gunea egokitzen

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a.- Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak eta Sustapen Ministerioak gaur izan dute lehenengo bilera teknikoa antzinako A-1 autobideko bidesari gunea, Armiñongo udalerrian, egokitzeko lanetan aurrera egiteko, beharrezkoak ez diren egiturak kentze eta bidea ohiko autobia bihurtze aldera.

Sustapen Ministerioari dagokio lan horiek egin eta finantzatzea, transferentzia akordioaren arabera, eta Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailarekin koordinatuta egin behar dira 2019ko lehenengo seihilekoa bukatu baino lehen amaituta egoteko, eta, horrela, trafikoari kalterik ez eragiteko zirkulazio handiena egoten den aldietan, hots, uztailean eta abuztuan.

Bilera horrek komunikazio bide bat ezartzeko ere balio izan du, joan den apirilaren 1etik Arabako Foru Aldundiaren eskumenekoa den bide zatiaren 6 kilometro transferituen kontserbazio egoera zein den jakin ahal izateko Sustapen Ministerioak autobidearen enpresa emakidadunarekin zuen kontratua amaitu baino lehen. Ondoren, Arabako Foru Aldundiak bide zati horren mantentze eta kontserbatze lanak hartuko ditu bere gain, eta dagokion kontratua izapidetuko du horretarako.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu