logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

APDEMA, III. Ongintzazko Moda Desfilearen protagonista


Ampliar

Comercio Vitoriak eta Gorbea kaleko Dendarien Elkarteak antolatua. Opera eraikinean egingo da apirilaren 6an, larunbata.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 3a.- Opera eraikina eskenatoki erabiliko da datorren apirilaren 6an, larunbata, Comercio Vitoriak eta Gorbea kaleko Dendarien Elkarteak APDEMA Adimen Desgaitasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkarteak antolatutako III. Ongintzazko Moda Desfilean. Irabazteko asmorik gabeko erakunde hori duela 60 urte ari da lanean, adimen desgaitasuna dutenen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko.

Ekitaldiak Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaren laguntza izango du.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak, José María Alonso Comercio Vitoriako lehendakariak, eta Ana Peñacoba APDEMAko zuzendariak prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur ekimena, eta haren osagai soziala nabarmendu dute. “Kontua da transmititzea moda eta azken joerak denontzat direla, inor baztertu gabe. Pasarela honek hala dela erakutsiko du berriz ere”, adierazi dute.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu