logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak hainbat erakunderekin batzorde bat eratuko du genero indarkeria jasaten dutenentzako arreta hobeto koordinatzeko


Ampliar

“Organo berri honen helburua Araban indarkeria matxista jasaten dutenentzako arreta integrala hobetzea da”, azaldu du Marian Olabarrieta foru diputatuak

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 3a. Foru Aldundiak Arabako Lurralde Historikoan genero indarkeria jasaten dutenei arreta emateko Erakunde arteko Batzordea eratu du gaur goizean. Organismo horrekin, erakunde desberdinen arteko lankidetza areagotu nahi da, eta haien ekintzak koordinatzeko bilgune iraunkor bat izan.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako organismo autonomoak, orain dela zenbait urtetik alde biko koordinazio bideak, lankidetza hitzarmenak eta protokoloak dauzka gure lurralde historikoan genero indarkeria jasaten dutenentzako arretari heltzeko eskumena duten erakundeekin.

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak ziurtatu du Arabako Foru Aldundiak, indarkeria matxista jasaten dutenentzako gizarte zerbitzuen arloko zuzeneko arretan eskumena duen erakundea denez, beharrezkoa deritzola Araban inplikaturik dauden erakundeen arteko koordinazioa areagotzeari, azken helburua izanik genero indarkeria jasaten dutenentzako arreta integrala hobetzea.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]