logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Santa Katalina lorategi botanikoak natura eta astronomia programa indartu du

Cristina Gonzalez foru diputatua Santa Katalina lorategi botanikoko bisitaldi antzeztua egingo duten kideekin
Ampliar

Cristina Gonzalez foru diputatua Santa Katalina lorategi botanikoko bisitaldi antzeztua egingo duten kideekin


Ampliar

Jarduera berrien artean gaueko bisitaldi antzeztuak eta bisitaldi botaniko gidatuak daude

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a. Santa Katalina lorategi botanikoak lantegi didaktiko eta kultura ekitaldien programa oso eta erakargarria eskainiko du 2019an, Iruña Okan, Añanan eta Araban turismo baliabide gako gisa sendotzeko helburuarekin. Programa honetan proposamen berriak daude, hala nola, gaueko bisitaldi antzeztuak eta botanikan adituek gidatutako bisitaldi gidatuak.

Denboraldi honetako beste berritasun bat dugu, eremu natural eta historikoko bazter guztietan zehar online tresna berri batek eskainiko digun 360 graduko ibilbide birtuala, narrazioz eta musikaz lagunduta. Tresna hori Iruña gaurtik aurrera eskuragarri egongo da Iruña Okako Udalaren web orrian eta Arabako Foru Aldundiaren turismoko web orrian, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Santa Katalina lorategi botanikoa Tresponden dago, Gasteiztik hamabi kilometrora baino ez, eta larunbat honetan, apirilaren 6an, irekiko ditu ateak, neguan itxita egon ostean, helburu irmotzat hartuta arabarrak eta bisitariak bertara ekartzea, iaz emaitza onak lortu baitzituen. Guztira 15.750 lagunek gozatu zuten 2018an hango magiaz eta jarduerez, 2017an baino %5 gehiagok.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]