logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak Vasco-Navarro bide berdearen balioa nabarmenduko du Bide Berdeen Europako Biltzarrean


Ampliar

Irlandako, Portugalgo, Belgikako, Txekiar Errepublikako, Danimarkako eta Erresuma Batuko adituek Vasco-Navarro bide berdearen balioen berri izango dute. 240.000 txirrindulari eta oinezko pasatzen dira urtean Vasco-Navarro bide berdetik. Bidea mugikortasun jasangarriaren eredu da, eta Natura 2000 Sareko 27 gune natural ditu, 5 km baino gutxiagoko eremuan: Izki eta Aizkorri-Aratz parke naturalak eta Entzia edo Araba hegoaldeko mendizerren kontserbazio bereziko eremuak, besteak beste.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 3a. Hurrengo ostiralean, hilak 5, Arabako Foru Aldundiak Vasco-Navarro bidearen berri emango die Irlandako, Portugalgo, Belgikako, Txekiar Errepublikako, Danimarkako eta Erresuma Batuko hainbat adituri. Ingurumen Saileko zuzendariak, Amaia Barredok, azalpenak emango dizkie ibilbideari buruz eta mugikortasun jasangarriaren eta turismo berdearen aldeko baliabide honen balioa areagotzeko berrikuntzen inguruan.

Vasco-Navarro bideak Natura 2000 Sareko 27 gune naturaletara hurbiltzen ditu txirrindulariak eta oinezkoak. Izan ere, 5 km baino gutxiagoko eremuan Izki eta Aizkorri-Aratz parke naturalak eta kontserbazio bereziko zenbait eremu daude: Entzia, Gasteizko Mendiak eta Arabako Lautadako harizti uharteak, besteak beste. Aukera paregabea da, gainera, oinez edo bizikletaz, historia eta ondare balioak ezagutzeko, eta baita Arabako Lurralde Historikoko herriak ere.

Horrez gain, Barredok Arabako gainerako bide berdeen berri emango du: 1.000 kilometro baino gehiagoko ibilbidea osatzen duten 21 bide, lurraldearen iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera doazenak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]