logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Zinelekuk izen-emate epea ireki du laugarren ekitaldirako


Ampliar

Ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko programa Gasteizen egingo da, uztailaren 16tik 27ra bitartean

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 2a. Laugarren urtez jarraian, uda desberdina bizi nahi duten gazte guztientzako aukerarik erakargarrienetako bat izango da berriz ere Zineleku. Lehenengo urtean Zarautzen egin zen, eta aurten, hirugarren urtez jarraian, Gasteizen egingo da. Apirilaren 8an, astelehenean, irekiko da izena emateko epea. Zineleku 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat da, betiere ikus-entzunezkoak sortzeaz interesa badute eta Euskadin, Nafarroan edo Iparraldean bizi badira. Eskaerak ekainaren 10 arte bidali ahalko dira.

Programa Gasteizen egingo da, uztailaren 16tik 27ra bitartean. Prestakuntza eta sorkuntza elkarbizitzako egunak izango dira, non gazteek parte hartuko duten zinema eta maisu eskola lantegien berariazko ibilbide batean. Eskola horiek ibilbide ezaguneko profesionalek, nola zinematografiatik hala beste diziplina artistiko batzuetatik datozenak, emango dituzte. Gainera, parte hartzaileek esperientzia erkide hori osatuko dute proiekzioetara, performanceetara eta jendeari orokorrean irekitako kontzertuetara joanda.

ZINELEKU programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko, Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak antolatua Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin lankidetzan, eta Euskal Herrian KalakaLab-ek gauzatzen du.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu