logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Jauregia urdinez jantziko da, Autismoaren Munduko Eguna ospatzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko apirilaren 1a. Foru Jauregiaren balkoi nagusia urdin kolorez jantziko da gauez, bihar, hilaren 2a, Autismoaren Munduko Eguna dela-eta. Ekimen horren bidez, Arabako Foru Aldundiak babesa eta elkartasuna agertu nahi die espektro autistaren nahasmendua (EAN) duten pertsonei eta haien familiei. Era berean, aldarrikatu nahi du bizitza sentitzeko eta inguruan dugun mundua hautemateko beste modu bat dela autismoa.

Eraikin publikoak argitzea ‘Light It Up Blue’ (LIUB) izeneko nazioarteko sentsibilizazio kanpainaren barruan sartzen da. Autism Speaks erakundeak sustatzen du kanpaina, eta harekin bat egin du Espainiako autismoaren inguruko elkarte mugimenduak eta, gertuago, Autismo Araba elkarteak ere bai.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu